Haymar Leone Garaile eta Ekain Galarza ustekabea, Arrano Elkarteko XXIV. Xake Txapelketan
2023ko irailaren 4tik 8ra jokatu zen Arrano Elkarteko XXIV. Xake Txapelketa, jokalari euskaldunentzat antolatuta. Bi orduko partidak izan ziren, bost txandatan.
17 jokalarik parte hartu zuten, iaz baino 13 jokalari gutxiago, agian propaganda gutxiago zabaldu zelako: Mikel Gureako 11, Arrano Elkarteko 2 eta Rotxapeako, Paz de Zigandako, Oberenako eta Orvinako bana.
Faborito nagusiak ziren Haymar Leone Amigot eta Adrian Oroz Carrasco. Horien atzetik, Ekain Galarza Arza, Aitor Esparza Toni eta Joseba Otano.
Hirugarren txandan jokatu zen txapelketa erabaki behar zuen partida. Bi faboritoek berdinketa egin zuten eta ezpatak zutik mantendu ziren. Aitor Esparzak hartu zuen lidergoa, 3 puntuz.
Laugarren txandan, Haymar Leonek liderrari irabazi zion eta ondoko mahaian ustekabe handia gertatu zen: Ekain Galarzak Adrian Oroz garaitu zuen.
Gauzak horrela, azkeneko txandan erabaki zen txapelketa. Oso partida borrokatua izan zen eta azkenean Haymar Leone nagusitu zitzaion Ekain Galarzari.
Ekain Galarzaren torneo kuttuna da; hiru aldiz jarraian podiuma egin du baina oraindik ez du torneoa irabazi.
Mikel Gurea Nafarroako xakearen protagonista nagusia bihurtu da azken boladan, baina torneo honetan ezin izan du ekidin Orvinako bat garailea izatea eta Oberenako bat bigarrena.
Mikel Gureako Angel Esparza Tonik irabazi zuen 14 urtez azpiko lehenengoarentzako trofeoa, ordea.
AZKENEKO SAILKAPENA
1) Haymar Leone Amigot (2.021) – 4’5 puntu.
2) Ekain Galarza Arza (1.791) – 3’5 puntu.
3) Adrian Oroz Carrasco (2.008) – 3’5 puntu.
4) Aitor Esparza Toni (1.732) – 3’5 puntu.
5) Angel Esparza Toni (1.433) – 3’5 puntu.
6) Ekaitz Mayordomo Lopez (1.279) – 3’5 puntu.
7) Asier Tirapu Molina (1.101) – 3 puntu.
8) Joseba Otano Villanueva (1.702) – 2’5 puntu.
9) Kaiet Viana Aznar (1.334) – 2’5 puntu.
10) Xabier Abaurrea San Juan (1.341) – 2 puntu.
11) Iñigo Gurbindo Lizaur (1.217) – 2 puntu.
12) Peio Elezcano Astigarraga (1.257) – 2 puntu.
13) Aitor Legasa Martin (1.196) – 1’5 puntu.
14) Alazne Viana Aznar (elorik gabe) – 1’5 puntu.
15) Daniel Aguinaga Garijo (1.470) – Puntu bat.
16) Aitor Molina Mora (elorik gabe) – Puntu bat.
17) Asfaw Valero Garcia (1.134) – 0 puntu.
Idazlea: Joseba Otano.