ELOKO 2.200 AZPIKOENTZAKO
BURLATAKO II. XAKE TXAPELKETA IREKIA
(2022ko irailaren 30etik urriaren 2ra)

Egutegia:
2022ko irailaren 30ean, ostirala.
16:00: Parte hartzea egiaztatzea.
16:30: Lehenengo txanda.
19:30: Bigarren txanda. (Aurreko txanda amaitu eta 15 minutura ere izan daiteke).
2022ko urriaren 1ean, larunbata.
09:00: Hirugarren txanda.
12:00: Laugarren txanda. (Aurreko txanda amaitu eta 15 minutura ere izan daiteke).
17:00: Bosgarren txanda.
2022ko urriaren 2an, igandea.
09:00: Seigarren txanda.
12:00: Zazpigarren txanda. (Aurreko txanda amaitu eta 15 minutura ere izan daiteke).
Azkeneko txanda bukatu ondoren: Sarien banaketa.
Izen ematea:
Beheko estekan egin beharra dago:
http://www.mikelgurea.com/formulario-de-inscripcion-al-i-open-de-burlada-xxx-aniversario-mikel-gurea/
Izen-deiturak, jaioteguna, FIDE zenbakia eta kluba adierazi beharra dago.
Izena emateko epea 2022ko irailaren 28ko 12:00etan amaituko da. Asteazkena da.
Epez kanpo izen emandakoek bigarren txandan hasiko dute. Plaza mugatuak (120). Leku gehiago zabaltzea baloratuko da. Honetaz aritzeko Mikel Razkin Fraile Torneoko zuzendariarekin harremanetan jar daiteke (699 55 96 04).
Informazio gehiagorako posta elektroniko hau dago: “mikelgurea@gmail.com”. Epaile Nagusia Miguel Angel Almansa Martin Nazioarteko epailea izanen da.
Prezioak:
Helduak: 30 euro.
16 urtez azpiko jokalarientzat (2006an edo ondoren jaioak): 20 euro.
Mikel Gureako eta Mikel Deunako helduak: 18 euro.
Mikel Gureako eta Mikel Deunako 16 urtez azpiko jokalarientzat (2006an edo ondoren jaiotakoentzat): 15 euro.
Inskripzioa egiterakoan ordaindu beharra dago. Beranduenez, bigarren txanda hasi baino lehen.
Ordaintzeko kontua: Laboral Kutxan, ES48 3035 0087 02 0870033212.
Tokia:
Burlatako Kultur Etxea (Benten Ingurubidea, 1, 31.600, Burlata).
Antolakuntzak gomendatutako ostatua:
Villava Hotela. Gela bat alokatzeko: “https://hotelvillava.com/enpamplona/”. AJEDREZ22 kodea sartuz gero, deskontua izanen duzu. Informazio gehiago: “https://hotelvillava.com/enpamplona/“.
Hotelaren kokapena aurkitzeko:
“https://www.google.com/travel/hotels/Hotel%20Villava%20Pamplona%20%2F%20Atarrabia%20Iru%C3%B1a%20hotela/entity/CgoI68Xty7bKtqlaEAE?q=Hotel%20Villava%20Pamplona%20%2F%20Atarrabia%20Iru%C3%B1a%20hotela&g2lb=2502548%2C2503771%2C2503781%2C2503915%2C4258168%2C4306835%2C4308226%2C4317915%2C4371334%2C4401769%2C4419364%2C4429192%2C4515404%2C4545890%2C4549823%2C4596364%2C4605833%2C4605838%2C4609541%2C4270859%2C4284970&hl=es-ES&gl=es&ssta=1&rp=EOvF7cu2yrapWhDrxe3Ltsq2qVo4AkAASAHAAQI&ictx=1&ved=0CAAQ5JsGahcKEwi4jd_i8I_6AhUAAAAAHQAAAAAQBA&utm_campaign=sharing&utm_medium=link&utm_source=htls&ts=CAESABogCgIaABIaEhQKBwjmDxALGA0SBwjmDxALGA4YATICEAAqCQoFOgNFVVIaAA”.
Hotela joko aretotik 5 minutura dago (kotxez) edo 15 minutura (oinez joanda).
Joko sistema:
Suitzarra, informatikaren laguntzaz.
Erritmo klasikoko partidak izanen dira: 60 minutu izanen ditu jokalari bakoitzak, gehi 30 segundo jokaldiko.
Partida hasteko 30 minutu izanen dira. Behin horiek igarota, partida galdu eginen da.
FIDE eta FEDA elorako baliagarria izanen da. Beraz, beharrezkoa da federatu lizentzia indarrean edukitzea.
FIDE eloko 2.200etik beherako jokalarientzat da torneoa. 2022ko irailaren 1eko FIDE eloaren zerrenda erabiliko da hasierako rankinga egiteko.
Atsedena txanda guztietan eska daiteke, baina soilik lehenengo bi atsedenek emanen dute puntu erdia, beti ere lehenengo bost txandetan hartu badira. Txanda amaitu baino lehen eskatu behar da hurrengorako atsedena. Lehenengo txandan atsedena hartzeko eskatu egin behar zaio epaileari edo antolakuntzari irailaren 28ko 12 orduak baino lehen.
Txanda batean ez agertzeak torneotik kanporatzea ekarriko du.
Ezberdinketa sistemak, orden honetan:
Jokatutako partidak (aurkaria agertzen ez denean jokatutzat hartuko da partida).
Jokalarien arteko emaitza.
Ordena erabakitzeko sistema hauen arteko zozketa egin ondoren, hauek aplikatuko dria:
Bucholz osoa.
Bucholz ertaina.
Garaipen kopurua.
Ezberdinketa mantentzen bada, aurkarien batez besteko eloa.
Bucholz sistemetan, ez jokatutako partidek FIDE egokitzapena izanen dute, balizko aurkari baten aurka jokatu izan balira bezala.
Apelazio Batzordea:
Bost kide izanen ditu: 3 titular eta 2 ordezko (titularrek auzian interesa dutenerako). Lehendakaria izanen da torneoko zuzendaria edo berak izendatutakoa. Lau kide lehenengo txandaren denboran aukeratuko dira. Apelazio Batzordearen aurreko erreklamazioak, beranduenez jota, txanda amaitu eta 30 minutura eginen dira. Batzordearen erabakia ezin izanen da errekurritu; beraz, behin betikoa izanen da.
Azkeneko xedapenak:
Covidaren aurka indarrean dauden osasun protokoloak aplikatuko dira torneoan. Musukoa borondatezkoa da.
Joko aretoan ezin da analisirik egin.
Indarrean dagoen araudiari jarraikiz, jokoan gailu elektronikoa duen jokalariak automatikoki galduko du partida.
Datu edo irudi pertsonalak argitaratzea onartzen dute jokalariek (edo tutoreek, adingabeen kasuan), antolakuntzak egokien jotzen dituen bitartekoez lehiaketaren berri emateko (emaitzak, sailkapenak, parekaketak, partidak intenet bidez ematea, argazkiak, bideoak eta abar).
Torneo honen oinarriak, FIDEk onartutako xakearen legeak eta indarrean dagoen gainerako araudia (interpretazioak eta arau osagarriak barne) aplikatuko dira torneo honetan. Parte hartzen badute, Oinarri hauek onartzen dituzte jokalariek.
Oinarri hauek alda daitezke. Aldaketak jakinaraziko dira.
Jokalariak ez onartzeko eskubidea gordetzen du antolakuntzak.
Sariak:
1.550 euro banatuko dira. Baita xake materiala eta beste sariak ere.
Eloko 2.199 edo gutxiagokoen artean:
Lehenengoarentzat: 300 euro.
Bigarrenarentzat: 175 euro.
Hirugarrenarentzat: 150 euro.
Eloko 1.899 edo gutxiagokoen artean:
Lehenengoarentzat: 150 euro.
Bigarrenarentzat: 75 euro.
Eloko 1699 edo gutxiagokoen artean:
Lehenengoarentzat: 125 euro.
Bigarrenarentzat: 60 euro.
Eloko 1.499 edo gutxiagokoen artean:
Lehenengoarentzat: 100 euro
Bigarrenarentzat: 50 euro.
Eloko 1.199 eta 0 elokoen artean:
Lehenengoarentzat: 50 euro.
Txapeldunarentzat: Txapela.
Beteranorik onenarentzat (1957. urtean edo aurretik jaioak): 50 euro.
Gazte mailako onenarentzat (2004an edo ondoren jaioak): 50 euro.
Lehenengo emakumearentzat: 50 euro.
Mikel Gureako lehenengoarentzat: 50 euro.
Mikel Deunako lehenengoarentzat: 50 euro.
Burlatako Eskolako 12, 10 eta 8 urtez azpiko ikaslerik onenak (2010ean edo ondoren jaioak): Lehenengoarentzat, Chess24an hilabeteko harpidetza, trofeoa eta xake liburua; bigarrenarentzat, trofeoa eta xake liburua; hirugarrenarentzat, trofeoa.
Sariak ezin dira pilatu. Bi sari jasotzeko aukera baldin badago, baliorik handiena duena hartuko da edo goiko zerrendan lehenago agertu dena (balio bera baldin badute). Elo tarteak zehazteko FEDA eloa hartuko da kontuan FIDE elorik ez dutenentzat. Ogasunak zehaztutako atxikipena izanen dute sariek. ENA (Estatuko Nortasun Agiria) erakutsi behar da saria jasotzeko. Sari banaketara joatea beharrezkoa da sariaren jabe egiteko.
Antolatzailea:
Mikel Gurea Xake Kluba.
Laguntzaileak:
Burlatako Udala, Burlatako Kultur Patronatua, Burlatako Kirol Patronatua, A10 Inmobiliaria, M2 Fontanería y Climatización, Cervecería Williams, Toskana Kafetegia, Àgora, Taberna, Dominguez Bitxi-denda, Lazkotzenea Landa Etxea, Josetxo Harakindegia, Óptica Burlada, Regalos Gil, Goxoki Taberna, Ibaialde Taberna, Moda Verena, Óptica Egüés, Villava Hotela, No Brain No Future, Las Eras Kafetegia, Mikel Deuna Xake Kluba…
Torneoaren informazioa: