Aritz Manchak irabazi du Doneztebeko Xake Azkarreko III. Txapelketa

Egun handia izan zen pasa den irailak 14 Doneztebeko xakearentzat. Izan ere, 36 lagun bildu zituen xake azkarreko 3.edizioak, orain arteko parteartzaile marka hautsiz. Bertara, zonaldeko jendeaz gain, Irunetik eta Iruñerritik etorri ziren xakearekin gozatzeko asmoz.

Txapelketari dagokioenez, jokalari bakoitzak 10 minutu zituen bere erlojuan aurkaria menderatzeko. 6 ronda zeuden aurretik txapeldunak erabakitzeko eta xakearekin disfrutatzeko. Erran beharra dago, aurten maila polita bazela jokalarien artean. Mikel Gureako hainbat jokalari hurbildu ziren, Nafarroa mailan pisu esanguratsua duen kluba. Besteak beste, Mikel Razkin, klubaren presidentea. Partiden kalitatea ikusi ondoren, honako hau bota zuen: «A ze nolako maila baden bailara honetan!». Azpimarratzekoa, Jorge Ostiz doneztebarraren garaipena Henry Diazen kontra. Izan ere, txapelketako elorik altueneko jokalaria zen eta txapelketa eramateko faboritoetako bat.

Lehenego postuan, Aritz Mancha gelditu zen. Bere txapelketako errendimendua latza izan zen, 6 partidatik 5,5 puntu lortu baitzituen. Hau da, 5 garaipen eta berdinketa bat. Oso jokalari sendo eta gogorra dela erakutsi zuen Doneztebeko plazan.

Bigarren postuan, Juan José Navas dugu. Mikel Deunako xakelaria txukun ibili zen txapelketan 5 puntuekin. Bere azkeneko partidan, Ibon Recarteren aurka, ederki sufritu behar izan zuen partida aurreka ateratzeko. Posizio erabat galduan, piezak ongi maniobratu zituen denboragatik irabazteko.

Hirugarren postua definitzeko, tie break-era jo beharra izan zen, 3 jokalari baitzeuden 4,5 puntuekin. Desberdinketa honen garaile Mikel Razkin suertatu zen. Bere esperientzia tableroaren gainean faktore klabea bihurtu zen podiumera igotzeko.

Doneztebeko txapelduna, Iñigo Ostiz suertatu zen. Txapelketa polita burutu zuen doneztebarrak bere 4,5 puntuekin. Nahiz eta 2.rondan porrot bat sufritu, egoerari bueta emateko gai izan zen eta bere lehenengo trofeo lokala lortu zuen.

Oro har, giro paregabean jardun zen txapelketa. Jokarariak eta bertara etorri ziren zale guztiak goiz polit batetaz disfrutatzeko aukera izan zuten. Amaitzeko, eskerrak eman Gazte Burrunbari, txapelketa antolatzea laguntzeagatik; Casino elkarteari, lokala uzteagatik eta Mikel Gurea klubari, material guztia uzteagatik.

 

Idazlea: Iñigo Ostiz

Web-orrialde honetan irakurri ahal duzu baita.

Esta entrada ha sido publicada en Competición, Opens por el mundo y etiquetada como , , , , , , , , . Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario