Azkeneko 4 urtetan egin den bezala, pasa den irailaren 6an Doneztebeko xake azkarreko 4. edizioa ospatu zen Casino elkartean. Bertara 26 xakelari hurbildu ziren tablero gainean goiz polit bat pasatzeko asmoarekin.
Aurtengo berri gisa, Mikel Gureako Daniel Aguinagaren laguntzaz, txapelketa info64 plataforman emaitzak eta sailkapena jarraitzeko aukera eduki genuen. Hemen ikusten ahal dira txapelketaren xehetasunak (hemen).

Aurten xakelarien arteko maila esanguratsua zen. Izan ere, 3 jokalari 2000 puntu elo baino gehiago zituzten. Horien artean, Manuel Redin zegoen, bere garaian Nafarroako txapelduna izan zen jokalaria. Oso zaila zirudien hiru postuen artean jokalari hauek ez aurkitzea. Pronostiko teorikoak ez zuen hutsik egin, 3 jokalari hauen artean banatu zituzten 3 postu hauek.

Lehenengo postuan Joaquin Ramos aurkitzen dugu. 5,5 puntuekin jokalari oso sendoa dela erakutsi zuen. Ez zuen partidarik galdu eta bakarra berdindu zuen.
Bigarren postuan Manuel aurkitzen dugu. Nafarroako txapeldun ohia Jon Goñin jokalari gogorraren kontrako partidaren porrota garesti ordaindu zuen. Izan ere, porrot hori izan zen lehen postutik hurrun jarri zion arrazoia.

Hirugarren postuan, Camilo Lotero aurkitzen dugu. Bere joko teknikoaren eta experientziaren poderioz podiumera igotzea lortu zuen.
Lehen doneztebarra Iñigo Ostiz dugu. Txapelketa txukuna burutu zuen. Izan ere, sailkapen orokorreko bi lehendabizikoen kontra besterik ez zuen galdu.

Beste urtetan bezala, giro ederraz gozatu zuten Doneztebeko plazara hurbildu ziren zale guztiak. Beti bezala, eskerrak eman Casino elkarteari tokia uzteagatik, Gazte Burrunbari antolakuntzan eman duen laguntzarengatik eta Mikel Gurea klubari utzitako material guztiarengatik.
Idazlea: Iñigo Ostiz.
Nahi baduzu, hemen baita irakurri dezakezu eta hona sailkapena.
