2025eko irailaren 1etik 5era jokatu zen Arrano Elkarteko XXVI. Xake Txapelketa. Bi orduko partidak izan ziren, bost txandatan. 20 jokalarik jokalarik parte hartu zuten, iaz baino 9 jokalari gehiago: Mikel Gureako 8, Arrano Elkarteko 3, Mikel Deunako 3, Paz de Zigandako 2, Oberenako 2, Orvinako bat eta Berriozarko bat.
Orvinako Mario Antoñanzas Fernández, Mikel Gureako Camilo Lotero eta Mikel Deunako Henry Díaz ziren faborito nagusiak. Baziren beste jokalari indartsuak baina partida guztiak jokatzeko modurik ez zuten.

Txapelketa hau motza da eta hutsak zuzentzeko aukerarik ia ez dago. Horrexegatik, Henry Diaz jokoz kanpo geratu zen, bigarren txandan Abel Otazuren aurka galdu ondoren.
Laugarren txandan erabaki zen txapelketa Mario Antoñanzas eta Camilo Lotero kolonbiarraren arteko partidan. Ordura arte nahiko joko distiratsua eta eraginkorra erakutsia zuen Mario Antoñanzasek, baina partida horretan Camilo Lotero nagusitu zen.

Mikel Gureako Imanol Migueltorena izan zen 14 urtez azpikoen artean onena eta horrexegatik trofeoa irabazi zuen. Laugarren izan zen, Camilo Lotero, Henry Díaz eta Mario Antoñanzasen atzetik.
Txapelketan azkena bukatu zuen partida izan zen ziur aski ikusgarriena. Postu ona lortzea besterik ez zegoen jokoan, baina Roberto Aranaren eraso indartsua eta Iñigo Eliaren defentsa adoretsua aurrez aurre ibili ziren. Azkenean, Roberto Aranak irabazi eta bosgarren postua eskuratu zuen.

Sailkapena
1) Camilo Lotero (2.093) – 5 puntu.
2) Wladislau Henry Díaz (1.977) – 4 puntu.
4) Imanol Migueltorena (1.603) – 3 puntu.

8) Kaiet Viana (1.631) – 2’5 puntu.
9) Adrián Oroz (2.173) – 2’5 puntu.
11) Mikel Razkin (1.755) – 2’5 puntu.
13) José Antonio Sánchez (1.560) – 2 puntu.
16) Iker Fernández (1.957) – 1’5 puntu.
18) Manuel López (1.633) – Puntu bat.
19) Juan Alonso (0) – Puntu bat.
20) Daniel Aguinaga (1.643) – 0’5 puntu.

Idazlea: Joseba Otano
