2014ko irailaren 1etik 5era jokatu da Arrano Elkarteko XVII. Xake Txapelketa, xakelari euskaldunontzat mugatutako txapelketa, hain zuzen ere.
29 jokalari aritu dira. Batez ere, Mikel Razkinek zuzendutako taldeetako jokalariek parte hartu dute: Mikel Gurea, Mikel Deuna eta Gazte Berriak taldeetako 22 jokalari. Gainontzekoak Arrano Elkarteko 4, Orvinako 2 eta Paz de Zigandako bat izan dira.
Mikel Ortega Lopezen 3 garaipenen ondoren, beste etapa bat hasi da txapelketan. Orain Odei Lerendegi Lasaren aroan egon gaitezke. Bere izena, bederen, palmaresean jartzea lortu du.
Oso garaipen merezia izan da, egokitu zaizkion partidak ez baitziren errazak. Ander Garralda Ruiz, Unai Vigor Iriarte, Asier Alfaro Piñero, Mikel Otsoa Aldaz eta Joseba Otano Villanueva gainditu ditu, finalak maisutasun handiz jokatuta. 15 urte eginen ditu 2014an, dagoeneko ez baditu bete. Mikel Deuna taldekoa da.
Asier Alfaro Piñerok ere txapelketa ona egin du. Odei Lerendegiren aurka galdu du hirugarren txandan, baina azkeneko partidan Adolfo Ruiz Anton gaindituta bigarren postua eskuratu du. Hau ere Mikel Deuna taldekoa da.
Arrano Elkarteko Joseba Otano Villanuevak azkeneko txandan galdu du bere laugarren titulua lortzeko aukera. Parekaketek lagundu diote txapelketa osoan, baina berak ere ongi erantzun du, jokoari dagokionez.
Ander Garralda Ruizek 14 urtez azpiko trofeoa eraman du. Juan Maria Rey Fuentesi irabaztea eta Iñaki Arrizibitarekin berdintzea izan dira bere arrakastaren oinarriak. Bosgarren postuan amaitu du, 3’5 puntuz. Mikel Gurean jokatzen du.
FIDE elorako balio izan du Torneoak eta batzuek ederki aprobetxatu dute. Odei Lerendegik 69’2 puntu irabazi ditu; Ander Garraldak, 39’2; Asier Alfarok, 26’4; Imanol Solano Martinezek, 24. Etekina ateratakoak dauden bezala, eloa ederki galdu dutenak badira: Aitor Huarte Zozayak 46’8 puntu galdu ditu; Andoni Solano Martinezek, 42’4; Juan Maria Rey Fuentesek, 22’8; Mikel Razkin Frailek, 18’4.
Hurrengo urtean, xakea bultzatzearekin batera, xakean euskara bultzatzen segituko du torneo honek.
Iturria: Joseba Otano
Sailkapena:
| 1) Odei Lerendegi Lasa (1.720) MD – 5 puntu. |
| 2) Asier Alfaro Piñero (1.668) MD – 4 puntu. |
| 3) Joseba Otano Villanueva (1.671) Arrano – 4 puntu. |
| 5) Ander Garralda Ruiz (1.363) MG – 3’5 puntu. |
| 7) Oier Lacruz Otsoa (1.448) MD – 3’5 puntu. |
| 11) Mikel Garijo Echavarri (1.502) MG – 3 puntu. |
| 12) Imanol Solano Martinez (1.366) MD – 2’5 puntu. |
| 13) Leire Dorregarai Iparraguirre MG – 2’5 puntu. |
| 14) Markel Arregi Bartolome GB – 2’5 puntu. |
| 15) Aitor Sola Cornejo MG – 2’5 puntu. |
| 16) Juan Maria Rey Fuentes (1.573) MG – 2’5 puntu. |
| 17) Aitor Huarte Zozaya (1.524) MG – 2 puntu. |
| 18) Julen Igea Berrozpe GB – 2 puntu. |
| 19) Mikel Razkin Fraile (1.785) MG – 2 puntu. |
| 20) Unai Sola Exposito MG – 2 puntu. |
| 21) Naira Malo San Martin MG – 2 puntu. |
| 22) Andoni Solano Martinez MD – 1’5 puntu. |
| 24) Ainhoa Solano Martinez GB – 1’5 puntu. |
| 25) Fernando Bengoetxea Morales MG – Puntu bat. |
| 26) Unai Lara Dominguez GB – Puntu bat. |
| 27) Oier Lara Dominguez GB – Puntu bat. |
| 28) Mikel Igea Berrozpe GB – 0 puntu. |
Informazio gehiago: http://www.clubajedrezorvina.com/Foro.aspx?postid=7298#7298
