Pasa den iraliraren 16an Doneztebeko bigarren xake azkarreko txapelketa antolatu zen Doneztebeko «Casino» elkartean. Iaz bezala, 24 jokalari hurbidu ziren txapelketan parte hartzera. Azpimarratzekoa da, 24 horietatik 8 haurrak zirela, joko honek etorkizuna polita duela erakutsiz. Lehengo urteko sariak mantendu ziren sailkapen orokorreko lehenbizko hiruentzat. Aurtengo berri gisa, Doneztebeko lehengo sailkatuarentzat ere saria jartzea erabaki zen.
Sorpresarik ez zen izan lehendabiziko bi postuei dagokionez. Manuel Mayo eta Adrian Oroz faboritoek lehengo eta bigarren gelditu ziren hain zuzen ere. Biek 2000 puntutik goitiko Eloa zuten eta beraien kalitatea partida bakoitzean erakutsi zuten. Manuelek txapelketa borobila bete zuen 6tik 6 garaipen eskuratuz. Adrianek, bere aldetik, txukun ibili zen eta Manuelen kontrako partidan bakarrik porrot egin zuen. Opari ederra da mail honetako bi jokalarien arteko partida zuzenean ikustea.
Hirugarren postuan, Daniel Aguinaga dugu. Honek ere txapelketa bikaina burutu zuen 6tik 5 garaipen eskuratuz. Arreko xakelaria bere experientzia eta kalitatea erakutsi zuen 3. postu hau kasualitatea ez zela nabarmenduz. Doneztebebarren aldetik, Ibon Rekarte izan dugu txapelketako nagusia. Ez zen erraxa izan postua hau definitzea, izan ere Iñigo Ostizekin lehenbizko tie-breakako irizpideetan berdindua baitzegoen. Xakearekiko duen pasioa bere motor printzipala izan da sari hau lortzeko. Bide honetatik jarraituz gero, seguru asko ez dela bere lehenbizko saria izanen.
Oro har, giro paregabea sortu zen eta bertara hurbildu ziren zale guztiek goiz bikaina pasatzeko aukera izan zuten. Milesker bertara hurbildu diren jokalari guztiei. Bestalde, Eskerrik asko txapelketa burutzeko posible egiten duten guztiei: Gazte Burrunba, txapelketa antolatzeagatik; Casino elkartea, tokia uzteagatik eta Mikel Gurea, material guztia uzteagatik
Idazlea: Iñigo Ostiz
Irakurri nahi baduzu 2022ko txapelketa, hemen klikatu.