2026ko irailaren 7tik 11ra jokatu zen Arrano Elkarteko XXVII. Xake Txapelketa. Bi orduko partidak izan ziren, bost txandatan. 20 jokalarik parte hartu zuten, iaz bezala: Mikel Gureako 11, Mikel Deunako 6, Arrano Elkarteko 2 eta Paz de Zigandako bat.
Hasiera batean ez zegoen irabazteko faborito argirik. Dena den, Gorka González, Ekaitz Mayordomo, Imanol Migueltorena, Joseba Otano eta Iñigo Elia hautagai nagusien artean zeuden. Geroago ikusi zen Daniel Garde ere kontuan hartzekoa zela.

Lehenengo txandan Ekaitz Mayordomok atsedena hartu zuen, horrela puntu erdia lortuta. Bukaeran ederki ordaindu zuen utzitako puntu erdia, ordea. Bigarren txandan Imanol Migueltorenak irabazi zion Daniel Garderi. Horrek eragina izan zuen azkeneko sailkapenean.
Hirugarren txandan Joseba Otano eta Imanol Migueltorena txapela lortzeko ia aukerarik gabe geratu ziren. Gorka Gonzálezek irabazi zion Joseba Otanori eta Iñigo Eliak Imanol Migueltorenari. Bi garaileak geratu ziren bakarrik buruan.
Laugarren txandan, Gorka Gonzálezek irabazi zion Iñigo Eliari. Horrela puntu bateko abantaila hartu zuen bigarrenarekiko. Imanol Migueltorenak eta Ekaitz Mayordomok berdinketa egin zuten, partida nahiko ikusgarri baten ondoren (partida hau ere erabakigarria izan zen). Daniel Gardek Joseba Otano gainditu zuen eta hiru puntuko multzoan sartu zen (Iñigo Elia eta Ekaitz Mayordomorekin batera).

Azkeneko txandan liderrak galdu zuen, Ekaitz Mayordomoren aurka. Daniel Gardek irabazi zion Iñigo Eliari. Lau puntuz berdinduta geratu ziren Gorka González, Daniel Garde eta Ekaitz Mayordomo.
Hala ere, ezberdinketerako buchholzak eman zion torneoa Gorka Gonzálezi. 14 urtez azpiko lehenengoa Daniel Garde izan zen eta trofeoa eskuratu zuen. Ekaitz Mayordomo hirugarren geratu zen. Txapeldunari irabazi arren eta jokatutako lau partidetan 3’5 puntu atera arren, trofeorik gabe geratu zen. Atsedena hartzeak albo kalteak eragiten ditu goiko postuetan ibiltzeko.
Jokalariak pozik geratu ziren, torneo xume baina erakargarria baita haientzat.

Azkeneno Sailkapena
-
Gorka González (1.780) – 4 puntu.
-
Daniel Garde (1.582) – 4 puntu.
-
Ekaitz Mayordomo (1.780) – 4 puntu.
-
Imanol Migueltorena (1.768) – 3’5 puntu.
-
Xabier Abaurrea (1.555) – 3’5 puntu.
-
Iñigo Elia (1.691) – 3 puntu.
-
Joseba Otano (1.720) – 3 puntu.
-
Imanol Napal -MD- (1.427) – 2’5 puntu.
-
Buenaventura Escámez -MD- (elorik gabe) – 2’5 puntu.
-
Juan Alonso -MD- (elorik gabe) – 2 puntu.
-
Xabier Maeztu -MD- (elorik gabe) – 2 puntu.
-
Yago Díaz (1.411) – 2 puntu.
-
Iñaki Hernández (1.420) – 2 puntu.
-
Mikel Razkin (1.747) – 2 puntu. -
Nina Alcantara (elorik gabe) – 1’5 puntu.
-
Marcus Andritchi (elorik gabe) – 1’5 puntu.
-
José Miguel Vicente -MD- (elorik gabe) – 1’5 puntu.
-
Daniel Aguinaga (1.624) – Puntu bat.
-
Stefan Alonso (elorik gabe) – Puntu bat.
-
Jaime Abascal -MD- (elorik gabe) – 0’5 puntu.

Esteka honetan, sailkapen orokorra eta txapelketako txanden garapena ikus ditzakezu.
Idazlea: Joseba Otano.
